XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erregea bulegora zihoan egun batean, arrain-saltzailearenean gelditu zen libra eta erdi izokin erosteko, baina buztanaren ondokoa ez zena; erreginak -oso etxeko emakumea izaki- arraina bizilekura eramanarazteko eska zezala esan zion.

Pickles jaunak, arrain-saltzaileak, esan zion:

- Zerbitzatua izango zara, jauna. Nahi al du beste zerbait jaun horrek? Egun on dakizula.

Erregea oso malenkoniatsu zihoan bere bulegora, zeren oraindik asko falta baitzen hiruhileko pagarako, eta bere haur maiteetako batzuk beren jantzietan ez sartzeraino hazita zeuden.

Oraindik asko ibili baino lehen, Pickles jaunaren mandatu-mutilak atzetik atzeman eta esan zion:

- Jauna, ez al da ohartu berori gure dendan zegoen adineko emakumeaz?

- Zer adineko emakumez ari haiz? Ez diat inor ikusi -esan zuen erregeak.